EUSKARAREN ARNASGUNEAK ERAKUSKETA

2017-11-27

Abenduaren 3an ospatzen dugun euskararen egunari aurre harturik, aste guztian zehar hainbat ekintza izango ditugu gure ikastolan. Horien artean ikastola sarreran (idazkaritza aurrean) 13 panelez osatutako erakusketa batetaz gozatzeko aukera izango dugu bertaratzen garen guztiak.

 

Erakusketaren mamia bi iturri nagusitatik jasotakoa da. UEMAk bi ikerketa egin zituen 2014an eta 2015ean ekin dio gizarteratzeari. Lehenbizikoa, Soziolinguistika Klusterrak egindakoa da eta Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa aztertzen du. Bigarrena, berriz, Gaindegiak landutakoa da eta udalerri euskaldunen ezaugarri sozioekonomikoak biltzen ditu. Bi txosten mardul horien mamia modu sintetikoan eta praktikoan azaltzen du erakusketak, grafiko erakargarriz hornituta. Bestalde, aipatutako iturriez gain, beste hiru atalekin osatu da erakusketa. Lehenbizi, euskararen arnasguneak zer diren eta nolako ezaugarriak azaltzea garrantzizkotzat jo da. Bigarrenik, kultur ereduaren bilakaerak herritarrengan izan duen eraginari ere arreta berezia jarri zaio (internet, globalizazioa,…). Azkenik, herritarren aktibazioari begirako mezu indartsu eta positiboa zabaldu nahi izan da erakusketa amaieran.

Argazki gehiago