HEZKUNTZA PROIEKTUAREN DOKUMENTUA

2017-11-17

Azken ikasturteetako hausnarketarekin jarraituz, Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren dokumentuaren eguneratzearen azken fasera iritsi gara.

Hezkuntza Proiektua (IHP) ikastolaren proiektuari gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen dion agiria da. Eskola-komunitateak, ikastolarako osatutako hezkuntza-aukera adierazten du bertan. Ikastolaren ezaugarriak aintzat hartuta, printzipioak eta helburuak zehazten ditu, eta horiek nola bete adierazten du.

Jada dokumentu berria osatua dago eta abenduko ohiko batzarrean aurkeztu aurretik, ikastolako partaide guztiok,  ekarpenak egiteko aukera izango dugu.

Horretarako, datorren asteartean, azaroak 21, eskuragarri izango dugu dokumentuaren zirriborroa:

Ikastolako web gunean,
Idazkaritzan (paperean), edo
e-mailez eskatuz.

 Ekarpenak egiteko aukera, azaroaren 29 bitartean egongo da irekita:

Idatziz idazkaritzan, edo
ikastolako e-mailera bidaliz. (ikasberri@azpeitikoikastola.eus)

 

Dokumentuaren ezaugarri eta egiturari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, datorren ostegunean, azaroak 23, arratsaldeko 19:00etan bilera irekia izango da.

 

Hezkuntza Proiektuaren taldea