Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan: ikastolako GURASOENTZAT proiektuaren azalpena eta markoa AZOKA PLAZAKO aretoan.
Uemak eta Huhezik sustatutako Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan egitasmoa Azpeitira iritsi da. Helburua da herriko komunikazio hizkuntza euskara izaten jarraitzea, baina, aldi berean, euskara ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideen ulermena erraztea nahiz haien parte hartzea sustatzea. Horretarako tresnak sortu edo indartu nahi dituzte hezkuntza komunitatean, eta bide horretan elkarnalean arituko dira herriko ikastetxeak, udala eta hezkuntza ez formaleko eragileak. Egitasmoak “harrera oso ona” izan du ikastetxeetan. Uemak azaldu duenez, ekimenean horrenbeste eragilek parte hartzen duten aurreneko aldia da.