0-6 GURASO ESKOLA

2015-12-15

Haurrak hezteko formula magikorik ez dago. Ehundaka gizarte ezberdin baldin badaude, bakoitzak bere modu berezia du haurrak hezteko. Hezte eredu hauek, kulturalki ikasi eta transmitituak  izaten dira belaunaldiz belaunaldi. Baina, haur guztiek badituzte jaiotzetikoak diren berezko jokabide batzuek, bere garapena bideratuko dutenak :  helduekin atxikimendua, beldur jokabidea, ihes jokabidea, berdinen arteko jokabidea, etb.Guraso eskolako bileren bitartez,  haurraren berezko jokabideak hobeto ezagutzeaz gain, kulturalki jaso izan ditugun zenbait ideia zalantzan jarri nahi ditugu.  Gure egunerokotasunean tartetxo bat hartu, gure jokabideak mahai gainean jarri eta   gutxienez   gure jokabidearen nondik norakoa den kontzientzia hartzeko.   

             Egutegia: urtarrilak 28, otsailak 18, martxoak  17, apirilak  21, maiatzak 12  eta  ekainak 2

            Ordutegia: 17:30 – 19:00   ( zaintza zerbitzua egongo da )

            Izen ematea: idazkaritzan  abenduaren 18a arte  

Matrikula 20 € da  eta zaintza zerbitzua egongo da