0-6 GURASO ESKOLAN IZEN EMATEA IREKIA DAGO

2014-10-31

Aurreko Klikazetan azaldu bezala martxan da 0-6 guraso eskola. Asteazkenean egin zen aurkezpena eta harrera polita izan du ekimenak. 40 guraso inguru hurbildu ziren guraso eskolaren bertatik bertarakoak ezagutzera. Marko orokorra azaldu zen. Zertan datzan 0-6 proiektua eta guraso eskolaren antolaketa nolakoa izango den.

Guraso eskolan proiektuarekin lotura duten hainbat gairen inguruan hitz egingo da:  haurraren erritmoak, berezko jokabideak, espazioa, txokoen antolaketa, adinen arteko nahasketa, harrera…

Hilean behin egingo da, 18:00etatik 19:30era.
(azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 15, otsailak 12, apirilak 16, maiatzak 14, ekainak 4)

Matrikula 20 € da  eta zaintza zerbitzua egongo da

Izena emateko epea azaroaren 11n amaituko da eta idazkaritzan egin beharko da, zuzenean, telefonoz 943 15 12 46an edo ikasberri@azpeitikoikastola.net helbidean.