2014/2015 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA IREKITA DAGO

2013-11-17

0-3 urteko gunea ezagutu nahi? Deitu 943 15 12 46 telefonora eta hartu zure hitzordua ikastola ezagutzeko. Inongo konpromezurik gabe!

Ikastolan, haurrari bere garapenean laguntzea dugu helburu nagusi. Eta horretarako Haur Hezkuntza arloan hainbat berrikuntza lanetan dihardugu azken urteotan.
Jakina da haurraren garapenean lehenengo urteak direla garrantzitsuenak. Haurrak urte horietan ezarriko ditu bere nortasunaren oinarriak. Eta irakasleok eta gurasook elkarrekin bitartekoak jarriko ditugu euren garapen naturala bultzatzeko.
Ikastolan, haurra bera da bere garapenaren protagonista nagusia. Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu eta bere interesetatik abiatuta lan egin.
Horretarako, espazioa ere haurren beharretara egokitu dugu, haurren garapen naturala eta esplorazioa bultzatuz. Eta besteekin harremanetan egoteko nahiz esperimentatzeko espazioak egokitu ditugu.
Modu honetara jolastuz, norbera izaten, elkarrekin bizitzen, komunikatzen eta disfrutatzen ikasiko dute.

Familien beharretara egokitutako eskaintza

Ordutegia:
7:30etatik 19:30etara zabalik.
Norbere beharretara egokitutako eskeintza: 4, 6 edo 8 ordu.
0 – 1 urte
1 – 2 urte
Egutegia: Irailaren 2tik uztailaren 29ra.
Jangela: Alergia eta gaixotasunentzat egokitutako menuak.
Garraio zerbitzua: Azpeititik, Azkoititik,Urrestillatik, Nuarbetik, Lasaotik eta Errezildik.