2023ko San Sebastianak

2023-01-23

Ez da festarako gogo faltarik izan aurtengo San Sebastianetako danborradetan.

Eguraldiak ez zuen lagundu San Sebastian bezperako Ikastolako ekitaldian, ondorioz, aterpean egin behar izan genuen danborrada. Baina horrek ez zuen festarako gogoa apaldu, eta gaztetxoek gogotsu astindu zituzten danborrak.

San Sebastian Eguneko ospakizunean, aldiz, eguraldi ederra izan genuen; eta aurreikusitako moduan burutu zuten herriko haurrek ekitaldia. Uztarrian daude eskuragarri argazkiak eta laburpen bideoa.