2024 Kilometroen aurkezpen ekitaldia

2023-12-06

Herriko Soreasu antzokian egindako ekitaldian Kilometroetako logoa, leloa eta webgunea (kilometroak.eus) aurkeztu dira.

Urte osoan, “auzo lan handirako” ez ezik, gozamenerako deia ere egin zaie han bildutakoei. Hala amaitu du ekitaldia Olatz Prat ikastolako guraso eta aurkezleak: “Asko dugu egiteko. Elkar hartu eta, eskuz esku, pausoz pauso, IZPIZ IZPI, goza dezagun bidea!”

“Txikira” egingo dituzte 2024. urteko kilometroak Azpeitian. Txikitik, baina “helburu handiekin”. Hain justu, helburu horiek aurkezteko baliatu dute ekitaldia. Hiru helburu edo ardatz zehaztu dituzte: euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza. Hiru ardatz horien bueltan izan da ekitaldia.

Ekitaldi osoa hemen ikusgai.