Aisialdia eta hezkuntza elkarlanean
2024-10-28Hedatze proiektuaren baitan, gure ikastolako DBH 3. mailako ikasleak haurren zaintzaren eta aisialdi hezitzailearen inguruko formazio tailerra burutzen ari dira, eta esperientzia oso aberasgarria izaten ari da.
Jarduera honek helburu nagusi bat du: ikasleek haurren zaintzaren lehen ezagutzak barneratzea eta aisialdiko begirale baten eginkizun nagusiak ezagutzea, haurrei laguntzeko prestatzeko lehen urratsa emanez.
Tailer honetan, ikasleek zaintza teknika eta jolas hezitzaileak ikasteaz gain, aisialdi munduko balore eta konpromisoak ere lantzen dituzte, hala nola errespetua, ardura eta enpatia. Gainera, begirale lanek talde-lana eta lidergoa garatzeko aukera ematen diete gazteei, heziketa eta aisialdia elkartzen dituen ikuspegia sustatuz.
Formakuntza honen bidez, gure ikasleek gizartean ekarpena egiteko prest dauden gazte konprometitu bihurtzeko bidea hartzen dute. Hauek dira gure etorkizuneko aisialdiko hezitzaileak, haurren garapen osasuntsu eta hezigarria bultzatuko dutenak. Hemendik aurrera, haien ilusioa eta dedikazioa ikusi ahal izango dugu hainbat proiektutan, ikastola barruan eta kanpoan.