Aizkorriren magalean, euskal kulturaren aterpean!

2024-04-22

LH 5. mailakoak ostiralean OƱati inguruan izan genituen egunpasan. Aizkorriko magalean Arrikrutzeko kobazuloa eta Arantzazu ezagutzeko aukera izan zuten.

Lehenik, Arrikrutzeko kobazuloa ezagutu zuten. Aizkorriko mendilerroaren bihotzean, Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea da.

Jarraian, Arantzazun izan ziren. Bertan, santutegia ikusteaz gain, euskara eta euskal kulturarekin duen loturaren berri izan zuten.