Ametsak ekintzaz egiten direnean
2025-02-27
“Izan Ekintzaile” proiektuaren barruan, DBH 4ko ikasleek ekintzailetzari buruzko ikuspegi praktikoa jaso dute, beraien proiektuak aurkeztuz, eta eskualdeko ekintzaileen esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.





Proiektu honek helburu du Ekonomia, Prozesuak eta Ekintzailetza irakasgaietan lantzen diren ekintzailetza-proiektuak aberastea, ikasleei mundu errealeko adibideak eta orientazioa eskainiz.
Saioan, irakasleekin adostutako kontzeptuak modu praktikoan landu ziren, eta ondoren, ikasleek tokiko ekintzaileekin bilera egin zuten. Bertan, euren kezkak eta zalantzak argitu ahal izan zituzten, eta aldi berean, ikasturtean zehar garatutako proiektuak partekatu zituzten. Ekimen honek ikasleen motibazioa eta sormena sustatu ez ezik, enpresa-munduarekin lehenengo harremanak izateko aukera ere eskaini die.
Ekintzailetza gizartearen etorkizunerako giltzarri denez, horrelako jarduerek ikasleen prestakuntza aberasten dute, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresnak eskainiz.