Ametsak norabide: ikasleen bidea argituz
2025-04-29
DBH 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleen etorkizun akademikoa bideratzeko proiektuak ere aurtengo bere eginkizuna bete du eta ikasleek bisita ugari gauzatu dituzte.









Gerolan, Iraurgi Berritzenek bultzatutako ekimen berritzaile baten bidez, DBH4 eta Batxilergoko 2. mailako ikasleen orientazio akademikoa sendotzea izan dute helburu aurten ere eskualdeko eragileek. Ikasleek egin nahi dituzten ikasketak aukeratzerakoan dituzten zalantzak argitzen laguntzeko, hainbat jarduera antolatu dira, beraz, ikastolan.
Lehenik eta behin, ikasleek banakako hausnarketa-saioetan parte hartu dute, euren interesak eta motibazioak modu pertsonalizatuan identifikatzeko. Saio horietan, orientatzaileek ikasleen nahiak eta gaitasunak azaleratzen laguntzen dute, etorkizuneko aukerak argiago ikusi ditzaten.
Hausnarketa-prozesu horren ostean, interes zehatz horien araberako bisitak antolatzen dira eskualdeko enpresa, erakunde eta lan-eremu ezberdinetara. Helburua da ikasleek lanpostuak bertatik bertara ezagutzea eta sektore bakoitzeko profesionalen esperientziak zuzenean entzutea. Horrela, ikasleek erabaki informatuagoak har ditzakete etorkizun akademiko eta profesionalari begira.
Ekimen honek ikasleen motibazioa eta segurtasuna handitzen ditu, bide akademikoa hautatzeko orduan. Gainera, eskualdeko lan-eskaintza eta beharrak ikusarazten ditu, tokiko garapena eta gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko bide emanez.