Antzerki foroa sexualitateari buruz

2018-10-17

Hezkidetza, tratu onak eta sexualitateak lantzea helburu duten egitasmoen artean, atzo DBHO1eko ikasleak ALU ALU antzerki foroan parte hartzeko aukera izan zuten.  Saioaren helburu nagusiena, emakumeen sexualitateaz eta plazeraz argi hitz egitea izan zen. 

Atzo, urriak 16, DBHO 1eko ikasleek, Udaletxeko aretoan antzerki lan bat ikusi eta berari buruzko foro batean hartu zuten parte. Antzerki lan horretan monologoa egiten duen Arremanitz Kooperatibako Haizea Egigurenen hitzetan, “topatu izan dugun hutsune garrantzitsu bat emakumeen sexualitateaz eta plazeraz argi hitz egitea izan da. Are gehiago, gaiarekin hainbesteko karga jasan behar izan dugunean. ALU ULU antzerki foroa premia horri erantzuna ematera dator.

ALU ULU antzerki foroa emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik, plazeretik plazaratzeko tresna gisa sortu da. Emakumeen sexualitateaz asko hitz egin daiteke baina gure aukera izan da, oraingoan birsortzeari buruz ezertxo ere ez aipatzea eta norbere buruarekiko tratu onak, harremanak, plazera…izatea erdi gunea.
45 minutu inguruko monologo frexko bat da, Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera dugu. Sexualitatearen gaia bizipenetatik lantzea da parte hartzaileei proposatzen dieguna eta horretarako sormena baliatzen dugu, eta parte-hartzaileek marrazkia, bertso-rap kantua, mugimendua…erabiltzeko aukera dute.”