Antzerki saiorako gonbitea LH 2ko ikasleen eskutik

2019-04-05

Azken asteetan, LH 2ko ikasleak antzerkiko proiektu berrian aritu dira buru belarri. Testuarekin eta zuzendaritzarekin Miren Nogales ikasle ohi eta artistaren laguntza ezin hobea izan dutelarik. Apirilaren 8an, arratsaldeko 16:00etan fruitua ikusteko aukera izango dugu guztiok. Ikastolako Erabilera Anitzeko gelan eskainiko dute saioa, beraz, etorri gozatzera!