ARANTXA BIDEZABAL ZUZENDARI OROKOR BERRIA
2016-06-10Datorren ikasturtean BeƱat Azurmendi gure zuzendari orokorra Ikastolen Elkartera lanera joango dela-eta, ordezkoa bilatzeko prozesua abiatu zuen Artezkaritza Batzordeak. Prozesuak eman du bere emaitza eta hurrengo ikasturtetik aurrera Arantxa Bidezabal izango da ardura hori hartuko duena.
Zuzendaritza lantaldea osatu eta definitzea izango da lehen egitekoa, eta hori egin ahala joango gara informazioa ematen hemendik bertatik.
Arantxa Bidezabal (Azpeitia, 1972) enpresa eta ekonomia zientzietan lizentziatua
da eta azken 20 urteotan gure ikastolan bertan aritu da matematika eta ekonomia gaiak jorratzen DBH eta Batxilergoko ikasleekin.