Arbasoen sinesmena, gure miresmena!

2024-03-12

Urtero bezala, HHko ikasleak gure arbasoen sinesmenak, euskal mitologiaren mundu magikoa, ezagutzen ari dira.

Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak osatzen du euskal mitologia. Naturaz gaindiko mundua, gizakiak berak sortua bizitzaren funtsezko arazoei erantzuteko helburuarekin. Euskaldunen antzinako erlijioa izan zen mitologia, nolabait esatearren.

HHko ikasleek proiektu batean parte hartu dute gure arbasoek sortutako mundu magiko hori ezagutzeko. Lehenbizi, geletan kobazuloan barneratu, pertsonaien irudiak miretsi eta gai honi buruzko ipuinak irakurri dituzte. Jarraian, Mungian dagoen Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa bisitatu dute, Izenaduba basoa. Bisita antzeztuan, lamiaren, Galtzagorriren, Mari Domingiren eta Anbotoko Mariren eskutik, euskal mitologiako magia munduan murgildu dira eta bakoitzaren mito eta elezaharrak ezagutu dituzte. Esperientzia ahaztezina gure txikienentzat!