Argazki bilakaturiko sormena: gure ikasleen lanak Irudhitzen egutegian

2025-11-05

Pozarren jakinarazten dizuegu Irudhitzen lehiaketaren argazkien atalean dagoeneko ezagutzen direla irabazleak, eta gure ikastolako DBH 1. mailako lau ikasleren bi argazki hautatuak izan direla hoberenen artean.

Zehazki, Janis Uzin, Jone Leon, Haize Izagirre eta Isadora Brito ikasleek ateratako bi argazki izango dira 2026ko Irudhitzen egutegia osatuko duten irudien artean, beste 11 argazkirekin batera.

Albiste benetan pozgarria da gure ikasleentzat eta komunitate osoarentzat, ikasleek sormena, begirada artistikoa eta argazkilaritza tekniken menperatzea erakutsi baitituzte.

Gure hezkuntza proiektuaren helburuen artean ikasleen gaitasun sortzaileak sustatzea dugun heinean, horrelako ekimenetan parte hartu eta aitortuak izateak harrotasuna sortzen digu komunitate gisa.

Zorionak gure lau ikasleei eta parte hartu duten guztiei egindako lan bikainagatik!