ARGAZKI LEHIAKETA

2014-12-19

Aurreko urtean bezala, hemen da gure ikastolako argazki lehiaketaren bigarren edizioa!

Aurten ere, ikasturtean zehar ateratako argazkiekin parte hartu dezakezue lehiaketan, “gure ikastola” gaitzat hartuz beti ere.

Argazkiak ateratzeko hainbat festa edota ibilaldi aprobetxa ditzakezu, hala nola, Gabonetako ikastolako ekintzak, ondoren gehien gustatzen zaizkizun bost argazkiak aukeratu eta guri bidaltzea besterik ez duzu egin behar.

Lehiaketaren oinarriak ikusteko, nahikoa duzu www.azpeitikoikastola.net-en sartu eta eskuinean argazki lehiaketako logoaren gainean klik egitea.

Adin guztietako ikasleek har dezakete parte, baita ikastolako langile eta gurasoek ere.

ANIMA ZAITEZ ETA GOZATU ARGAZKIAK ATERATZEN!!!

IKASBERRI ARGAZKI LEHIAKETAKO ELKARTEA