ARRAZAKERIAREN ETA XENOFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2018-03-23

Asteazkenean, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Egun horretan Euskal Herrian eta mundu osoan xenofobia, gertakari arrazistak eta horien iturburuak salatzen dira.

Eguneko ekintzen artean, ikastolan Mahmud Traore senegaldarraren bisita izan genuen. Afrikako migratzaileen bizipenak gerturatu asmoz, “Samba, un nombre borrado” dokumentala aurkezten zuen DBH 4ko taldean, eta dokumental ondorengo solasaldian migrazioari buruzko uste okerrak argitzeko aukera ederra izan zuten gure ikasleek.