Artea, gertutik hobe!

2024-02-21

Bigarren Batxilergoko Artearen Historiako ikasleak Loiolako Basilikan izan dira bisitan.

Bigarren Batxilergoko Artearen Historiako irakasgaian ikasleek gelan Euskal Herriko barrokoa lantzeko aukera izan dute. Hala ere, arte adierazpenak zuzenean ikusteak beraiei buruz gehiago ikasteko aukera eskaintzen du, betiere.

Horrela, ikasleak euskal barrokoaren adierazpen nagusiena bisitatu ahal izan dute, Loiolako Basilika hain zehazki ere. Bertan, kupularen xehetasunak bertatik ezagutzeaz gain, eraikin horrek Gipuzkoako eta Eliza Katolikoaren historian duen sinbolismoaz eta garrantziaz ere jabetu dira.