ARTEZKARITZA KONTSEILUTIK
2014-12-19Abenduari dagokionez, Artezkaritza Kontseiluan nagusi bat izan dugu esku artean, Ohiko Batzar Nagusia. Aurreko abenduaren 11an ospatu zen eta bi atal izan zituen.
Alde batetik, denon ahotan dugun gai baten inguruan, LOMCEren inguruan, hitzaldia eskaini zuen Imanol Igeregi, Ikastolen Elkarteko zuzendari orokorrak.
Bestetik urteroko zenbait gai izan genituen. Batzarrean aurkeztu eta bazkideei dagozkienak erabakitzeak. 13/14 ikasturteko kontuak onartzea, 14/15 ikasturte honi dagokion aurrekontua onartzea eta Jagoletza Batzordeko kideen berritzea. Aurkeztutako gai guztiak onartu ziren. Bukaera emateko urteko erronka eta ildo nagusien inguruko azalpena eman zuen zuzendaritzak.
Aurtengoak ere joan zaizkigu. Orain hurrengo urteari begira jarriak daude. Bide batez lerro hauen bitartez urtea ondo bukatzeko opatuz eta hurrengoa ere ondo hasteko desioz, hurrengo urte arte.