Aurtengo Batzar Orokorra

2019-12-18

Atzo (asteartea, 17) ospatu zen Ikastola ohiko batzar nagusia. Kooperatiben legeari jarraikiz, Ikastolako kontuak onartzeko asanblada izan zen. Azken ikasturteko kontuak aurkeztu ziren, aurtengorako aurrekontuak eta  ikasturteko kudeaketa plana. Era berean, Artezkaritza Kontseiluaren erdia berritzea ere tokatzen zenez, kide zaharrei eskerrak eman eta berriak aukeratu ziren hurrengo lau urtetarako. 80 bat bazkide bertaratu ziren batzarrera.