Azpeitia, Euskal Herriko ikasleen topagune!

2024-04-19

Gaur, Kilometroen Kultur Izpiak egitasmoaren baitan, Ikasle Topaketa ospatu da Azpeitian. Bertan, Oiongo, Zangozako, Getxoko, Baionako eta Azpeitiko ikastoletako ikasleek parte hartu dute.

 Aurtengo ikastolen festak antolatuko dituzten ikastoletako ikasleek elkar ezagutu, elkarrekin jolastu, euskararen aldeko aldarriak egin eta, azken finean, lotura estuak ezartzeko aukera paregabea izan dute.

Beraiek dira ikastolen eta euskararen etorkizuna bermatuko dutenak. Gaurkoak aukera eman die lehen kontaktua ezarri eta asmo partekatuen alde lanean hasteko. Gaurko haziak, biharko uzta!!