AZPEITIKO HERRIARTEKO VII.KROS MIXTOA

2016-11-11

87 bikotek hartu zuten parte Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Azpeitiko Herriarteko VII. Kros Mistoan.

Garaikur nagusiak Ordiziara joan ziren, Maider Gaztañagaren eta Mitxel Cuadradoren eskutik.

Bigarren postua Javier Delgado eta Alejandra Arribas iruindarrarentzat izan zen eta hirugarren sailkatu ziren Zizurkilgo Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate.

Podiuma osatu zuten hiru bikote horiekin batera igo ziren saria jasotzera Igor Uranga eta Maider Korta ere, Azpeitiko lehendabiziko bikotea.

 Mila esker Kros mixtoan parte hartu zutenei eta bereziki, antolaketa lanetan lagundu zuten guztiei.

 Antolaketa lanetan aritu eta kros mixtoko kamiseta jaso ez zuenak eskuragarri izango du idazkaritzan astelehenetik aurrera.