Badator ERRIGORA

2015-10-16

NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA

ESKATU ZURE SASKIA IKASTOLAN azaroaren 4a baino lehen 50€ren truke

Aurten ere jaso dugu Nafarroatik deia. Hirugarren urtez Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari  eta ekoizpenari laguntzeko kanpaina honek bultzada izugarria ematea espero du: dela ikastolen biziraupenerako, dela AEKko ikasleei bekak eskaintzeko edo euskaraz bizi eta ikasteko eskubidearen aldeko dinamiketarako.

Hiru proiektuotara bideratuko da dirua aurtengoan:

  – Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolak: Bizirik irauteko ezinbesteko duten elkartasun ekonomikoa indartzera.

  – Erriberako AEK: Egoera ekonomikoa arintzera, beka fondoa handitu eta zabaltzera eta sustapen kanpaina bat garatzera.

  – D eredua Nafarroa osora zabaltzea bilatzen duten ekimenetara