“BADATOR OLENTZERO” IKUSKIZUNA (Soreasun, abenduak 19, 19:00etan)
2014-12-12Geure tradizioari eutsiz eta gaurkotuz. Euskal Herrian biziberritzearen sinboloak dira sua eta ura. Horregatik da Olentzero ere ikazkina, sua lantzen duelako. Suarekin biziberritzeko aukera ematen digulako, eta ez daudenak gogoratzekoa. Guzti horri errepasoa emanez, gaur egungo istorio bat ikusiko dugu taula gainean. Gaur egun, Azpeitiko edozein etxetan kokatzeko moduko istorioa. Publiko guztiarentzat egokia, eta gogoetarako gaia ere ematen duena.
Barandiaran, Satrustegi eta Kapanagaren eskutik, herriaren haria ezagutu eta geure sormenari eraginez, Euskal Herriko ohitura horri eusteko ahalegina egin du aurten Azpeitiko Kultur Mahaiak. Bertako taldeetako kideekin elkarlanean, tradizioak gaurkotu eta transmititzeko ahalegina egin du, eta guzti hori kaleratzeko, Badator Olentzero!ikuskizuna prestatu du. Abenduaren 19an taularatuko dute, 19:00etan Soreasu Antzokian. Herriko taldeek elkarlanean egindako lanaren uzta oparoa izan dugu aurten, eta urtea amaitzeko ere halakoxe bat izango dugu opari. Publiko guztiarentzat, festa giroan.
Idazkaritzan sarrerak salgai 3 eurotan abenduaren 15etatik 19ra, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara.