BADATOR URRIAren 5a, BADATOR GIPUZKOAKO IKASTOLEN FESTA

2014-09-29

ERRIA TXIKOTA BIDEOKLIPA

 

 

ORIOko IKASTOLAKO HAURREN ESKUTIK hona hemen Kilometrotako kantaren azalpena.

 

 

 

 

EGITARAUA

Festa giroan murgiltzeko eskaintza kultural paregabea; aparta. Era guztietako zaletasunak asetzeko modukoa; adin guztiei begira osatutakoa. Euskal Herriko talde entzutetsuenez gozatzeko aukera eta alor ezberdinetako sortzaileen lana ezagutzeko beta. Hamaika jarduera, ikuskizun eta ekimen gurera bisitan etorriko zareten euskaltzaleak asebete zaitezten! Gainera, jaia Oriora ekartzeaz haratago, Oriotik eraikitzearen ideiari heldu nahi izan diogu: bertako eta inguruko taldeei eman nahi izan diegu lehentasuna. Oholtza gainekoaz gain, ibilbidean zehar eskaintza ibiltaria ere indartu dugu. Guneetara mugatu gabe, herri guztira zabaldu nahi baita festa!