Bagatoz aldi berri batera!
2025-10-01
Ikasturte berezia hasi dugu. IKASTOLAK izango da ikastolen mugimendua izendatzeko erabiliko dugun hitza hemendik aurrera.






Ekainean ospatutako Zazpigarren Batzarrean hartutako erabakiak martxan jartzeko garaia da, eta ilusioz eta konpromisoz heldu diegu euskal gizartearen erronka berriei.
Erronka garaia, baina baita aukerena ere
Hezkuntzari eta gizarteari begira, baditugu hainbat erronka nagusi:
- Aniztasuna eta ekitatea
- Euskara eta euskal kulturaren transmisioa
- Kulturen arteko bizikidetza
- Lurraldeen arteko loturak eta sareak
- Garapen pertsonala eta elkar zaintza
- Lan munduarekin uztarketa eta gizarte onura
Geldialdia sumatzen da zenbait arlotan, baina etsipenik gabe heldu gara ikasturte honetara:
“Itzalei argia, erronkei ilusioa, haurrei irribarrea. Bagatoz lanera, heztera, jolastera eta garena izateaz gozatzera.”
Egitasmo berriak martxan
Ikasturte honetan hainbat egitasmo estrategiko jarriko ditugu abian:
✅ Inklusioaren ikuspegitik ekitaterako jauzia
✅ Euskararen erabilera sustatzeko neurriak
✅ Digitalizazioari neurria hartzea, pedagogia oinarri
✅ Hezkuntza eredua berritzea, pertsona erdigunean jarriz
✅ Onki programa, ikasleen ongizatea eta ikuspegi holistikoa oinarri
Onki programa dagoeneko DBHn martxan dago, eta datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzara zabaltzea aurreikusi dugu. Ikasleak osotasunean zaintzeko bide berriak ari gara urratzen.
Marka berria: IKASTOLAK
Ikastolen mugimenduak marka berria estreinatu du: IKASTOLAK.
Izen honek gure komunitatea hobekien deskribatzen du:
- 115 ikastola
- 46.000 familia
- 55.500 ikasle
- 3.700 langile
- Eta milaka ikastolazale
Logotipo berriak sarearen irudia du oinarri: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta; eta Euskal Herriko ikastolen artean, beste sare bat.
- “1KASTOLAK”: bat gara, indartsu eta ausart
- Zenbaki bat “i” lekuan: historia eta eraldaketa
- “-k” amaieran: aniztasuna eta kolektibotasuna
“Biharko euskal herritarrak gaurtik hezten dituen hezkuntza sare eraldatzailea gara.”
Gure bidea, elkarrekin
Aldi berria hasi da, eta IKASTOLAK prest gaude. Auto-eraketaren bidez, baina beste hezkuntza eta gizarte eragileekin elkarlanean, etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu.
Denok gara Ikastola. Bagatoz.