Barrokoaren distiran, Loiolako bihotzean
2025-03-06
Azken astean, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Loiolako Basilikan izan ziren, Arte irakasgaiarekin lotutako bisita berezi batean. Bertan, barroko unibertsalaren adibide esanguratsuenetako bat gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Basilikaren arkitektura eta artea sakon aztertuz, ikasleek Barrokoaren ezaugarri nagusiak bertatik bertara ikusi zituzten. Irakasleen arabera, esperientzia ahaztezina izan zen, eta ikasleek arreta handiz jarraitu zituzten azalpenak.
Bisita honek artearen historia ulertzeko eta ondare kulturala hobeto baloratzeko balio izan zien ikasleei. Halako ekintzek ikaskuntza aberastu eta teoria praktikan jartzeko aukera paregabea eskaintzen dute.