Baserriaren taupadak eta haurren irribarreak
2026-05-07
Apirilaren 29tik 30era, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek gau bat igaro zuten Beizaman, esperientzia berezi eta ahaztezina biziz. Bi egunetan zehar, jarduera ugari egin zituzten eta primeran pasatu zuten.











Lehen egunean, ikasleek taloak prestatzen ikasi zuten eta ondoren txokolatearekin dastatu zituzten. Arratsaldea jolasean eman ostean, afaltzera joan ziren. Gauean, giro ederrean, disko festa izan zuten; dantzan eta kantuan aritu ziren, momentu dibertigarri ugari partekatuz.
Hurrengo egunean, baserri batera bisita egin zuten. Bertan, landa-lanetan murgiltzeko aukera izan zuten: oiloei jaten eman, haziak erein eta tipulinak landatu zituzten, besteak beste. Esperientzia horrek naturarekin eta baserriko egunerokoarekin harreman zuzena izateko aukera eman zien.
Oro har, egonaldia oso aberasgarria izan zen, eta ikasleek oroitzapen politak eraman zituzten etxera. Zalantzarik gabe, bizipen berezia eta errepikatzeko modukoa izan zen!