Batxilergoko ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Probetara bidean

2025-05-29

Ikasturte luze eta intentsu baten ostean, gure Batxilergoko ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Probari (USaP) aurre egitera doaz. Ikastolatik gure babes eta animo guztiak bidali nahi dizkiegu une garrantzitsu honetan.

Ziur gaude ikasturtean zehar egin duten ahaleginak eta lan etengabeak bere fruituak emango dituela. Egun hauetan, jakinduriaz gain, lasaitasuna, konfiantza eta euren gaitasunen balioa erakustea dagokie. Atzetik dagoen lan guztiak eta erakutsitako heldutasunak emaitza positiboak ekarriko dizkietela sinesten dugu.

Gurasoei eta irakasleei ere eskerrak eman nahi dizkiegu: eguneroko laguntza eta babesa ezinbestekoak izan dira ibilbide honetan.

Zorte on, ikasleok! Harro gaude zuetaz eta zuen bidea argia eta oparoa izatea opa dizuegu.

Aurrera eta zorte on!