Bertsoak ekoizten, goiza alaitzen!
2024-03-05
Ikastolako DBHko lau ikaslek Ikastolen elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolaturiko Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko txapelketan parte hartu dute Basazabal Jauregian.



Buru-belarri jardun dute bertsoak ekoizten eta, epaimahaiak lan guztiak baloratu ostean, DBH 1. mailako Mikel Zabala Tolosa izan da irabazleetariko bat. Amaieran, poz-pozik ikusi ahal izan dugu jasotako sariarekin.
Bejondeiela!