Bihar egitasmoa amaitutzat

2023-04-04

Bihar egitasmoak, hirugarren kafe tertuliarekin, amaitutzat ematen du hausnarketa fasea.

Aurreko astean burututako hirugarren eta azken kafe tertuliarekin bukatutzat eman dugu Bihar egitasmoaren baitan aurrera eraman dugun hausnarketa fasea. Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso beharreko printzipioez eta landu beharreko balorez aritu ginen aurrekoetan. Azken honetan berriz, hezkuntzaren antolaketaz. 

Benetan, balorazio positiboa egiten dugu, horregatik, Bihar egitasmoarekin bukatu arren, dinamika horiekin jarraitzeko asmoa dugu, Ikastolako komunitatean hausnarketa guneak irekiz eta Ikastolak dituen erronka desberdinei helduz.