Bihar izango da ikastolako Ate Irekien saioa

2022-01-11

2022-2023 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina urtarrilaren 17tik 28ra bitartean luzatuko da aurten. Kanpaina horretan kokaturik, gure ikastola zuzenean ezagutzeko aukera izango du hurbltzen den edonork. Bihar asteazkena, urtarrilak 12, arratsaldeko 17:30-19:00 bitartean etapa desberdinetako arduradun eta irakasleak prest izango dira beraien etapen berri emateko.