BIHAR. Piztu jakinmina topaketak.

2021-05-22

Maiatzaren 25an eta 26an egingo dira Piztu jakinmina topaketen hurrengo bi saioak. Bi saio hauek irekiak dira guztiontzat, eta ez dago matrikulatu beharrik. Online jarraitu ahal izango dira ikastola.eus webgunearen bitartez. Hauxe da zuzeneko lotura: https://ikastola.eus/bihar/piztu 

Hauxe da egitaraua

Maiatzak 25 – 17:30/18:30. Solasaldi eran egingo den saioa izango da, MUren Aretxabaletako kanpusean egingo dena, bertako estudioan. Aurkezle batek galderak egingo dizkio partaide bakoitzari eta erantzunekin saioa osatu.

  • Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria: Euskal Curriculumaren sorrera eta ibilbidea
  • Zigor Ibarzabal, Ikastolen Elkarteko Hezkuntza arduraduna: zutabeak eta praktikarako gakoak.
  • Eguneroko praktika bi irakasleren eskutik.

Maiatzak 26 – 17:30 – 19:00. Arantzazuko Arantzazulab-en. Parte hartzaileak:

  • Gurutze Ezkurdia (Euskal Herriko Unibertsitatea)
  • Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea)
  • Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua)