Bisita Pedagogikoak Ikastolan

2019-03-19

Irakaskuntzaren eraldaketaren inguruan, Ikastolen Elkarteak,bisita pedagogikoak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat Ikastolatan, horien artean gure ikastola izan da aukeratua.Bisitariei gure LHko proiektua aurkeztu genien, nola izan zen gure hastapena, egun non gauden eta gure etorkizuneko helburuak ere bai. Gure ikasgelak eta lan egiteko modua ezagutzeko parada izan zuten. Asko eskertu ziguten emandako harrera eta zoriondu gintuzten eginiko ibilbide eta lanarengatik.