BIZIKLETENTZAT ATERPEA

2016-02-26

Ikastolako mantenu taldeak aspalditik ikasleen eskaera izan denari erantzuna eman dio oraingoan, bizikletentzat aterpea. 22 bizikletentzat lekua dago bertan eta aurrera begira beharren arabera plaza gehiago izateko aukera aurreikusita dago. Bestetik, mantenu taldeak udalarekin elkarlanean beste zenbait lan egin ditu ikastolako inguruetan. Jolas parkeko lurra berritu, frontoiko teilatua berritu, eserleku berriak… Ikastola berritzen ari garen horretan eskertu denok ari garen lana.