Danborradan Kilometroak gogoan!

2024-01-20

Ikastolako haurrak Kilometroetako logoa zeramaten zapiekin eta estandarteekin atera dira danborradan.

Kilometroen urtea dugu Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta herrian. Izpiz izpi lanean ari gara, pozik, euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza ardatz gisa hartuta.

Sansebastianak festa handia dira Azpeitian, eta han ere parte hartu dugu, urtero bezala. Aurten, gainera, Kilometroak antolatzeak sortzen digun poza ere lagun izan dugu. Auzolan handiaren poza. Hori horrela, poz horren izpi batzuk zabaltzen ahalegindu gara.