DBH1koek gure txikiei egindako zirku emanaldia

2022-03-21

DBH1eko gure ikasleek HH3-6 eta LH1 eta 2ko ikasleei zirku emanaldia eskaini zieten aurreko astean.

Astearte arratsalde berezia izan zuten gure ikasle gazteenek Ikastolan bertan, izan ere, izugarri ondo pasatu zuten DBH1eko ikasleek antolatu zuten zirkua ikusten soinketako aretoan. Txundituta gelditu ziren antolatzaileek egin zituzten akrobazia, teknika eta erakustaldi landuekin. Hurrengo egunetan ez zen giro izan HHko geletan, beraiek jardun baitziren ikusi zituzten akrobaziak praktikan jarri nahian. Azpimarratzekoa da DBH1eko ikasleek beraien gorputz hezkuntzako saioetan sartu zituzten orduak erakustaldia ongi atera ahal izateko.