DBHko eta Batxilergoko lehen ibilaldiak
2024-09-27Ikasturteko lehen ibilaldiak gauzatu zituzten atzo DBHko eta Batxilergoko ikasleek, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutuz.
DBH 1. mailako ikasleak Donostiako Aquariumean izan ziren. Bertan, berrikuntza gisa, laborategia eta animalien berrogeialdiak ikusteko aukera izan genuen.
Bestalde, DBH 2. mailako ikasleak Karrantza Haranean izan ziren, Karpin Fauna abentura parkean fauna basatiaz gozatuz.
DBH 3. mailako ikasleek, berriz, goizean Gernikako Bakearean Museoan 1937ko bonbardaketaren nondik-norakoak ezagutu eta bakearen aldeko hautua berretsi zuten. Arratsaldean, Basondoko babeslekuan mehatxatutako basafauna babestearen garrantziaz jabetu ziren.
DBH 4. mailako ikasleak Gipuzkoako eta Nafarroako mugaldeko basoetan ibili ziren aldiz.
Azkenik, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Gasteizen izan ziren eta hiriburuko historia ezagutzeko aukera izan zuten 12 horma irudien bidez.
Elkarbizitza sustatuz, Euskal Herriko txokoak ezagutuz!