DBHko ikasleen diseinua errealitate: patineteentzat aparkalekua ikastolan!

2025-01-09

Ekainean DBH 3. mailako ikasleek proiektu bidez diseinatutako proiektua errealitate bilakatu da Azpeitiko Udalaren laguntzari esker.

Azpeitian, hezkuntzaren eta berrikuntzaren arteko elkarlana eredu bilakatu da. Ekainean, DBH 3. mailako ikasleek diziplinarteko proiektu bati ekin zioten, helburu argi batekin: patineteentzako aparkalekua diseinatzea. Proiektu honetan, matematika eta teknologiako ezagutzak uztartu zituzten, eta, talde-lanean, erabilera praktikoa duen diseinu bat sortu zuten.

Urte berriaren hasierarekin, proiektu hau errealitate bihurtu da Azpeitiko Udalaren laguntzari esker. Aparkalekua kalean dago erabilgarri, eta patineteak geroz eta gehiago erabiltzen dituzten herritarren beharrei erantzuteko balioko du.

Ikasleen hitzetan, proiektua gauzatzeak erronka eta ikaskuntza ugari ekarri ditu: “Baliagarri izatea eta gure lana herrian ikustea benetan motibagarria izan da.” Irakasleek azpimarratu dute proiektu honek ikasleak pentsamendu kritikoan eta arazoei irtenbideak ematen trebatzeko balio izan duela. Era berean, herritarren onurarako zerbait egiteak ikasleen inplikazioa indartu du.

Azpeitiko Udalak eskertu nahi izan du ikastetxearen ekimena eta gazteen ideia bikainak sustatzen jarraitzeko prestutasuna erakutsi du. Aparkalekua jasangarritasunaren aldeko urrats bat gehiago da, eta patineteen erabilera sustatzeko balioko du.

Aparkalekua dagoeneko erabilgarri dago, eta Udalak herritarrei gonbita egiten die instalazioa erabiltzeko eta gazteen lana balioesteko.