DBHO 1eko ikasleak 0 Erronka proiektuan

2022-03-04

Asteazkenetik ostiralera bitartean, DBHO 1eko ikasleak 0 Erronka proiektuan buru-belarri aritu dira.

Klase arruntak eten, eta modu berri batean ikasi eta lan egiteko sortutako proiektua da 0 Erronka, Ikastolen Elkarteko BatxiLab mintegiaren eskutik; ohikoak diren arloak uztartzen dituen erronkei erantzutea du helburu. Kasu honetan 1.3 unitatean aritu dira lanean 3 egunez, Podcasting Online deritzonean. Izenak dioen bezala, ikasleek hainbat taldeetan banatuta, podcast bat egin beharko dute. Baina zer da hori?

Podcast bat mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da. Podcast-etan aurkezle bat edo aurkezle multzoa izaten da, eta gai zehatz baten inguruan hitz egin edo eztabaidatu izan ohi da.

Lehen esan bezala, erronka hauen helburua gizarteko hainbat alor lantzea da, eta gure ikasleen kasuan, sare sozialen gaia egokitu zaie beraien solasaldiak prestatzeko. Modan dauden aplikazio horiek izan ditzaketen abantaila eta arriskuak jarri dituzte mahai gainean. Gerora begira, informazio hori guztia ikastolako beste ikasleei partekatzea izango da helburua.