Denon besoa, txikienen jolasleku

2024-05-29

Psikomotrizitate gelako kuxinen zorroak Besoa ekimenari esker konpondu ahal izan dira, HHko ikasleen gozamenerako. Gure eskerrik beroenak hori posible egin duzuen guztioi.

Ikastolaren oinarrietako baten fruituak ikusi ahal izan ditugu aurreko astean. Horrela, psikomotrizitate gelan zeuden kuxinen zorroak konpondu ahal izan dira Besoa ekimenari esker. Talde lanaren onurak ez dira nolanahikoak, eta kasu honetan HHko ikasleak izango dira bere emaitzen onuradun.

Hemendik aurrera beraien jolaslekuan kuxin berrietaz gozatzeko aukera izango dute, eta hori lagundu duzuen guztioi esker da. Mila esker ikastola komunitate lanaren emaitza dela frogatzeagatik beste behin!