Dinosauroen garaira bidaia: ikasleen museoa, irudimenaren erakusleihoa

2025-01-21

L.H. 1eko ikasleek azken asteetan dinosauroen munduan murgiltzeko aukera paregabea izan dute, eta proiektu berezi baten bidez, egindako lana erakusteko Dinosauroen museoa sortu dute.

Museo honetan, haurrek beren sormena eta ikasitakoa erakutsi dute, dinosaurioei buruzko maketak, marrazkiak, eskulanak eta informazio-panelak barne.

Museoa ez zen ikasleentzat bakarrik izan. Gurasoek eta LH. 2 eta LH. 3 mailako ikasleek ere museoa bisitatu dute, haien jakin-mina eta interesa piztuz. Gainera, bisitariek bisita liburuan beraien iritziak idazteko aukera izan dute, eta bertan jaso diren mezuak oso positiboak izan dira.

Proiektuak ikasleen sormena, talde-lana eta ikaskuntza prozesua indartu ditu, eta gainera, erakutsi du nola eskolako ekintzek komunitatea elkartzeko balio duten.

Emaitza ikusgarria izan da, eta parte-hartzaile guztiek asko gozatu dute dinosauroen garaian bidaia eginez.