DIOS TE SALVE ONGI ETORRI… SANTA ESKEKO KRONIKA

2014-02-07

Astearte buruzuriko iluntzean, Santageda bezperaren aitzakian, tabernaz taberna hainbat kopla eder entzun ziren herriko alde zaharrean. Eneritz eta Xenpelarren ahotik, koplatik koplarako tartea soinu eta pandearekin girotzen zuten trikitilariek eta makilla hotsez gainontzeko lagunek.

Hasieran taldean abestuaz “Dios te Salvea ongi etorri …” edo ” Zorion etxe hontako denok…”. Amaieran kalejiran gaztetxoak dantzan eskutik eskura makilari eutsiaz taberna batetik bestera kalean zehar.

Horrela alaitu ziren taberna eta kaleak Azpeitiko alde zaharrean Santageda bezperan.

Taberna bakoitzean topatu zuten bertsolariek kopletarako gaia. Kantaldia I Phonez grabatzen ari zen atzerritarrari 20 euro eskatu zizkion kopletan Eneritzek Ametsa tabernan. Xenpelarrek Sanagustin atzera eliza izatera pasa al den galdetu zuen hango isiltasun eta hustasuna ikusirik. OiƱatz tabernan Koldo Aldalur koplatu zuten, eta eskapada ederra egin zuten koplatuak izateko, tabernara burua bakarrik sartu zuten alkatea eta zinegotzi lagunek plenoa amaitu berritan. Eguzkitza tabernan txikiteoan aurkitu zituzten hiru “eguzki”ren senarren galdezka aritu ziren kopletan, ezkongabeak zirela argitu zuten artean. Aitonenako tabernan txikiteoan zebiltzan korrida zaleak izan ziren koplatarako gai, hauen barrera atzeko balentria azpimarratu zuen Xenpelarrek. Bertara sartu ziren Tximistie eta Trumoie ere ez ziren koplarik gabe gelditu.

Zuhatz tabernan atzera Eguzkitzako hiru damatxoak, aurreko jarduna gustatu eta bertaratzean joko luzea eman zuten. Hauena gerturatu zen Kortatxoren emaztea eta Kortatxoren sagardotegiko bertso jardunak gogora ekarri zituen kopletan Xenpelarrek.

Korraleko hiru anaiak, bat lanean eta bi egonean, ez ziren koplarik gabe gelditu bertako jendearen barre eta algara artean.

Eta hortxe astegun buruzuriko iluntzean, Santageda bezperaz, ikastolak herriari emana.