Dislexiaren Europar Eguna ospatzen dugu gaur
2020-10-08Gaur Dislexiaren Europar Eguna da. Egun hau ospatzearen helburua, munduko Hezkuntza Premia Berezi (HPB) ohikoenean gizartea sentikortzea da. Dislexia irakurketa-idazketari eragiten dion ikasteko zailtasuna da eta munduko biztanleriaren %10 ingururi eragiten dio.
Duela urte batzuk, Dislexiaren aldeko elkarteek kolore gorria hautatu zuten munduko eraikuntza garrantzitsuenak argiztatzeko kanpaina batean. Argiztatzeko erabaki zen kolorea, hainbeste beldurtzen gaituen kolore gorria izan zen. Hau, beraien gizataldearena egin, zerbait positibo bilakatu eta dislexiadun pertsona guztiak ahalduntzeko helburuz burutua.
Ikastolan bat egin dugu, aurten ere, kanpainarekin eta egunean zehar gaiarekiko sentsibilizazio saioak izan dituzte gure ikasleek.