Egin ezazu energia aurrezteko ekintza proposamena!

2021-06-24

Orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030 bihurtu da aurten. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.