Eguzki izpiak argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren irekiera

2024-10-01

Kilometroak 2024ren barruan antolatutako Eguzki Izpiak argazki lehiaketaren sariak banatu eta erakusketa zabaldu ziren atzo Sanagustin Kulturgunean. Erakusketa Kilometroen egunera bitartean (igandea) egongo da zabalik eta lehiaketaren finalera iritsi ziren hamar argazkiak egongo dira ikusgai.

Guztira 60 argazki inguru aurkeztu dira lehiaketara, eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek hautatu dituzte hiru irabazleak.

Lehiaketaren irabazlea Oihana Aldanondok ateratako “Hondartzako islada” izenburuko argazkia izan da, era honek Bertan merkatari elkartearen 100 euroko erosketa bonoa jaso du sari gisa. Bertaneko Xabier Aldalurren eskutik jaso zuen saria.

Bigarren sariduna Aitzol Iparragirrek egindako argazkia izan da, “Udako Erromako Zubia” izenburukoa. Iparragirrek Kilometroen dendan gastatzeko 60 euroko txartela jaso du sari gisa.

Hirugarren saria, berriz, Aitziber Besgaren “Eguzki printzak euskal kostaldean” izenburuko argazkia izan da. Sari modura Kilometroen egunean gastatzeko 40 euroko bonoa eskuratu du.

Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi guri eskerrik beroenak. Azpeitiko Argazki Elkarteari nahiz Kulturaz kooperatibari ere gure eskertza erakusketa gauzatzen laguntzeagatik.

Izpiz-izpi, aurrera goaz!