Eguzkia partekatuz, herria elikatzen

2025-12-02

Ikastolak, Ikasberri Kooperatiba gisa, bere lehen planta fotovoltaikoa inauguratu du Azpeitiko instalazioetan. Proiektu hau autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari atxiki zaio, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Birziklapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Fotovoltaikoa Ikasberri Ikastolan izeneko instalazioak 55,80 kWp-ko potentzia du, eta zentroaren energia-premien zati esanguratsu bat betetzeko diseinatuta dago. Planta berri horri esker, nabarmen murriztuko dira EABJen isurketak, eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko ingurumen-helburuak lortzen lagunduko du.

Ikastolak Azpeitiko Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu du energia berriztagarri bidezko autokontsumo partekatua bultzatzeko. Hitzarmen horren barruan, ikastolak kiroldegiko estalkian eguzki-plakak instalatzeko proiektua dago.

Instalazio lanak dagoeneko martxan dira, eta proiektuaren finantziazioa Next Programaren bidez, baita Azpeitiko Udalaren babesarekin, gauzatu da.

Energia ekoizpenari dagokionez, aurreikusita dago ikastolak soberakin energetikoa izango duela ikas-jarduerarik ez dagoen garaietan. Soberakin hori herriaren mesedetan jartzeko konpromisoa hartu du Ikastolak, eta berau beste eraikin publiko batzuetara bideratuko da.

Etorkizunera begira, Ikastolak asmoa du eguzki-instalazio hau ikas komunitatearekin lantzeko: horretarako, informazio eta ikaskuntza sustatzeko panel didaktikoak jarriko dira, energia berriztagarrien inguruko ezagutza eta kontzientzia areagotzeko ikasleen artean.