Ekoliorekin hitzarmena, jasangarritasuna ardatz!

2024-05-23

Kilometroen harira, etxeko olioa EKOLIOren ontzietara botatzeko deia zabalduko da ikastolatik. Gaur sinatu den akordioak jasangarritasuna ere Kilometroen erdigunean kokatzen du.

Aurtengo Kilometroak jaiaren testuinguruan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik eta Ekoliok sinatu dugun hitzarmenaren harira, etxeko olio erabilia Ekolioren ontzietara eramateko deia egin nahi dizuegu. 


Biohondakinen Kudeaketa enpresaren kide da Ekolio Zaruzko enpresa. Sukaldean erabilitako olio hondakina jaso, dekantatu eta iragazi egiten dute. Eta modu horretara, biodiesela egitera bideratzen dute olio erabilia. Ekoliok hitzarmen iraunkorra du Kilometroekin, eta aurten ere, olio erabilia berrerabiltzeko hitzarmena egin da Azpeitiko Ikastola Ikasberrirekin. 


Aurten, Ekolio enpresa Kilometroak jaiaren sustatzaile eta laguntzailea izango da, eta oinarrizko ekarpen ekonomikoaz gain, jasotako olio kopuruaren araberako ekarpena ere egingo du —1.000 euro finko eta litroko 0,30 euro gehiago—. 


Hala, biodiesela egiteko erabiliko den gure olio erabilia Ikastolan bertan edota herrian zehar banatuta egongo diren edukiontzietan uztera animatu nahi zaituztegu.